Telefonista

Telefonista, komunikaziorako beharrezkoa zen aparatua jantzita

Telefonista edo operadore konpainia edo lantoki batean telefono deiak kudeatzeaz arduratzen den pertsonari esaten zaio, zehazkiago, telefonogune bat erabiltzeaz arduratzen denari. Bere zereginen artean, deiak kanpotik zein barrutik sartuak, jaso eta hartzaileari bidaltzean oinarritzen dira, larako etxeetan, larakoak sartuz edo, telefonogune elektronikoak badira, teklak sakatuz. Telefonistak mezuak hartu, idatzi eta transmititu ditzake, solaskidearen erabilgarritasuna komunikatu dezake edo ez, eta lotutako beste informazio bat eman dezake. Bere lana administrazio arloko beste lan batzuekin batera egin daiteke, hala nola dokumentazioa artxibatzea, gutun azalak jartzea edo posta bidaltzea edo txostenak makinara pasatzea. [1]

  1. (Ingelesez) «TELEPHONE OPERATOR Job Description» dot-job-descriptions.careerplanner.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-06).

Developed by StudentB